Martxoaren 3an, ostirala, Uharte Arte Garaikide Zentroko Uholdeak programaren Materialak amatu erakusketa mustuko dute Iortia kultur guneko erakusketa gelan, 18:00etan. Ondoren, 19:00etan, Filmoteka Nafarroan programaren baita Uholdeak programaren baitan ere, Helena Taberna zinemagile altsasuarraren Nerabe eta La mujer de Lot film laburren emanaldia eta zinemagilearen solasaldia izanen dira Iortia kultur gunearen areto nagusian. Ekimenak Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako programaren barruan daude.
Sinopsiak:
'Nerabe' (1996): Hamaika minututan itxaron prozesu bat erakusten du, amatasunaren erritual bat poetismo beteta. Trantsiziozko dantza batekin hasten da, amatasun jokoekin.
'La mujer de Lot' (1990): Emakumearen ibilbidea denboran zehar eta benetako askatasunaren bilaketan.