'Rabiye Kurnaz contra George W. Bush' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 2a, 13:29

Martxoaren 9an eta 12an, osteguna eta igandea, Andreas Dresen alemandarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Rabiye Kurnaz itxuraz emakume arrunta da, lurrikara baten aldartea duelako ez bada. Seme-alaben zaintza lanak eta askoz gehiago, Bremengo etxean agintea daramana da. Irailaren 11ko erasoak gertatu eta gutxira, 2001ean, bere seme Murat terrorismoagatik akusatu eta Guantanamoko espetxera bidaliko duten lehenetarikoa izango da. Une horretan, emakume alemaniar-turkiar ausart honek munduko politikaren bihotzerako bidaia hasiko du. Bernhard Docke giza eskubideen abokatuak lagunduta, semea aska dezaten borrokatuko da.

Fitxa artistikoa: Meltem Kaptan, Alexander Scheer, Charly Hübner, Nazmî Kirik, Abak Safaei-Rad, Alexander Hörbe, Sevda Polat, Abdullah Emre Öztürk, Cornell Adams.

Emanaldiak:

  • Martxoak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
  • Martxoak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian.

Sarrerak:
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuselaren eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Hizkuntza: gaztelania.

Sariak:

  • 2022ko Berlingo jaialdiko gidoi eta interpretazio nagusi onenari Zilarrezko Hartza saria.
  • 2022ko Europako Zinemaren aktore onenaren saria.