'Irati' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 2a, 13:37

Martxoaren 9an, 10ean, 12an eta 13an, osteguna, ostirala, igandea eta astelehena, Paul Urkijoren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, "izena duen guztia bada".

Fitxa artistikoa: Edurne Azkarate, Elena Ruíz, Iosu Eguskiza, Kepa Errasti, Iñaki Beraetxe, Iñigo Aranbarri, Ramón Agirre, Miren Tirapu, Aitor Barandiaran, Gaizka Txamizo, Patxi Bisquert, Karlos Arguiñano, Iñigo Aranburu.

Emanaldiak:

  • Gaztelaniaz: Martxoak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Euskaraz: Martxoak 10, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Euskaraz: Martxoak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Gaztelaniaz: Martxoak 13, astelehena, 18:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

  • 2022ko Goya sarietan bost izendapen, egokitutako gidoia eta musika barne.
  • 2022ko Sitgesko zinema jaialdia publikoaren eta efektu berezi onenaren sariak.