Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak edo Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera antolatzeko eta haien berri emateko ohiko bideei beste bat gehitu dio: telefono mugikorretarako Whatsapp aplikazioa. Aurrerantzean hura erabiliko du ere ekimenen berri altsasuarren artean jakinarazteko. Horretarako zabalpen zerrenda bat sortu du. Berdintasun Zerbitzutik antolatzen diren ekitaldi eta jardueren berri jaso nahi dutenek Whatsapp bidezko mezu bat bidali behar dute izen eta abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi dutela adieraziz 628 32 85 93 telefono zenbakira. Hori eginda, zabalkunderako zerrendan sartuta geldituko da kontaktu hori. Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzutik zabalkunderako zerrenda izena ematera gonbidatu dituzte altsasuarrak.