Estalpean jarri dute jolas parkea

Guaixe 2023ko mar. 7a, 11:14

Jolas parkeari hesiak inauterien ondoren kendu zizkioten.

Olanazko estalpea jarri diote.

Zumalakarregi plazan dagoen jolas parkeak olanazko estalpea duela bi astetik. Metalezko sei zutabek eusten diote jolas tokiaren gainean dagoen olona txuriari. Lanak Arquitectura Textil enpresak egin ditu 67.367 euroren truke eta Altsasuko Udalak diruzaintzako gerakinarekin finantzatu zuen. Udalak Baratzeko bide plazako jolas parkea estaltzeko asmoa ere bazuen, baina lurpeko aparkaleku baten gainean dagoenez, lanak zailagoak dira. Aurretik, udalak herriko jolas parke guztiak berritu zituen.