Pediatrak eskatzeko elkarretaratzea

Guaixe 2023ko mar. 3a, 09:38

Martxoaren 3an, ostirala, Osasun publikoa eta kalitatezkoa guztiontzat deitutako kontzentrazioa eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean.

Otsailaren 24an, hirurehun bat pertsona bildu ziren Altsasuko udaletxearen aurrean pediatren falta salatzeko eta Altsasuko osasun eremuan pediatren plazak betetzeko eskatzeko. Martxoaren 3an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean, Altsasun pediatrak orain! lelopean elkarretaratzea eginen dute berriz.