Emakume sortzaileak oholtzara!

Guaixe 2023ko mar. 3a, 12:14

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emandako kontzertu bat. IORTIA

Martxoaren 7an, asteartea, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute martxoaren 8aren harira.

Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan, eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren laguntzarekin, Emakume sortzaileak oholtzara! kontzertua emanen dute musika eskolako ikasleek martxoaren 7an, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian. Sarrera doakoa da, baina aurretik gonbidapena hartu behar da Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.