'M. Ama* eme* ume*' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2023ko mar. 3a, 12:26
Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez 'M. Ama* eme* ume*' liburuaren Lesakako aurkezpenean. ERRAN.EUS

Martxoaren 7an, asteartea, Estitxu Fernandez eta Erika Lagomaren amatasunaren inguruko liburuaren aurkezpena eginen dute Altsasun.

Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan martxoaren 7an, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian, M. Ama* eme* ume* Estitxu Fernandez eta Erika Lagomaren liburuaren aurkezpena izanen da. Amatasunaren inguruko hausnarketa egiten dute bi egileek liburuan.