Mauka bila

Guaixe

Megadeskontuak leloa hartuta, Altsasuko Dendarien Elkarteak merkataritza kalera atera eta mauka ederrak eskaini zituen hiru egunez. Espaloian jarritako arropen artean begira egon zen jendea, eta gustukoa prezio merkeagoan eskuratu zuten.