Berdintasunaren jokoa

Guaixe 2023ko mar. 7a, 09:28

Martxoaren 10ean, ostirala, 'Anitzak gara, orain askeak' memoria jokora jokatuko dute Intxostiapuntan. Martxoaren 11n, larunbatean, disko jartzaile ikastaroa eginen dute Altsasuko gazte gunean.

Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua anitza antolatu du, eta tartean, Gazteria zerbitzuarekin gazteei bideratutako ekimenak antolatu ditu ere. Hortaz, martxoaren 10ean, ostirala, 18:00etatik aurrera, Intxostiapunta gazte gunean Anitzak gara, orain askeak memoria jokoan ariko dira.

Bestetik, martxoaren 11n, larunbata, 18:00etan, gazte agendaren barruan, Zu zeu DJ disko jartzaile izateko aukera izanen dute Intxostiapunta gazte gunera joaten diren gazteek.