Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua anitza antolatu du eta Sakanako Haize Berriak bandarekin elkarlanean, martxoaren 19an, igandea, 12:30ean, bandak Emakumeak musikaren gailurrean kontzertua emanen du Iortia kultur gunean. Kontzertu honetan emakumeek arlo artistikoan eta musikan izan duten "funtsezko" papera azaleratu nahi dute: "Haien egitekoa batzuetan isilarazi dute edo ez da gizonena bezala baloratu". Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak ere emanaldian parte hartuko du.
Haize Berriak bandak hiru ikuspuntu ezberdinetatik landuko du emakumeen papera musikan: emakumea interprete gisa non taldeko emakumeak bakarlariak izanen diren; emakume sortzaile gisa emakumeek konpositoreek idatzitako musika interpretatuz, eta emakume erreferente historiko gisa emakumeei eskainitako lanekin.
Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke 6 eurotan publiko orokorrarendako eta 5 eurotan Haize Berrian bandako bazkideendako (txarteldegian).
Errepertorioa:
- Clarinando
- Les Noces del Manyà (Bakarlariak: Maddalen Oiarbide eta Luzia Andueza)
- Celtic Flutes (Bakarlariak: Ekhiñe Lumbreras eta Naroa Carrasco)
- Gabriel’s Oboe (Bakarlariak: Leyre Palacios eta Olatz Garde)
- Iratxoa
- Remembering the Remarkables
- Earhart
- La Puerta Violeta
- Amparito Roca