Txirrindulari juniorren topaketa Altsasun

Guaixe 2023ko mar. 7a, 09:54

2022ko Udaberri Saria. ARTXIBOA

Martxoaren 12an, igandea, XXXVII. Udaberri Saria jokatuko da Altsasun.

Burunda Txirrindularitza Taldeak junior mailako Udaberri Saria antolatuko du 37. aldiz Altsasun. 50 km-tako proba da eta txirrindulariak 10:30ea abiatuko dira Iortia zabalgunetik. Ziordiraino joanen dira eta buelta hartu eta Etxarri Aranatzeraino helduko dira. Ondoren, Ziordira itzuliko dira eta bueltan Olaztin sartuko dira eta Altamira igoko dute. Jaitsita Iturmendiraino joan eta Ziordira joanen dira berriz, bueltan bigarrenez Altamira igotzeko. Portua jaitsita Altsasuko udaletxe pareko helmugaraino iritsiko dira txirrindulariak.