Langilea zaurituta

Guaixe 2023ko mar. 7a, 10:14

Larrialdietako langileak zauritutakoa helikopteroz eramateko prestatzen. UTZITAKOA

Sunsundeguin izan da ezbeharra eta langilea helikopteroz eraman dute ospitalera.

Autobusak egiten dituen Sunsundegui enpresan lan istripua izan da, martxoaren 7an, 09:30 aldera. Pintura kabinan lanean ari zen margolari batek izan du ezbeharra. Antza, autobus gainean zegoela ibilgailu barrura bizkarrez erori eta min hartu du. Altsasuko osasun etxeko mediku eta erizaina istripuaren tokira joan eta zauritutakoaren egoera aztertu ondoren Nafarroako Ospitale Gunera eramatea erabaki dute. Hara helikopteroz eraman dute.