Futbola

Gutxigatik, baina puntuak ihesi

Guaixe 2023ko mar. 8a, 09:30

Emakumezkoen Preferente mailako hamazazpigarren jardunaldiak ez zuen Altsasun punturik utzi

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk Mutilbera B liderra hartu zuen larunbatean, marsuak 4, Dantzalekun. Liderrak bere agintaldia zuen jokoan eta nola edo hala irabazi nahi zuen eta Altsasuk, aldiz, etxean jokatu nahi zuela probestu nahi zuen puntuak bertan geratzeko. Horrela, lehia bizi-bizia eskaini zuten bi taldeek. Raquel Ariasek 24. minutuan Mutilbera B aurreratu zuen. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen baina lehen zatian markagailua ez zen gehiago mugitu. 

Bigarren zatian erasoan jarraitu zuen Altsasuk eta 60. minutuan June Alzelaik bana berdintzea lortu zuen Altsasuko zaleen gozamenerako. Partida gogortu zen orduan, eta bi taldeek ez zuten etsi. 65. minutuan atzera ere Raquel Ariasek Mutilbera bigarrenez aurreratu zuen. Altsasuk ekinean jarraitu zuen baina ezinezkoa izan zen eta 1 eta 2 galduta, puntuak liderrarendako izan ziren. Hala ere, Altsasuk oso itxura ona eman zuen. 

Mutilbera B taldeak jarraitzen du Emakumezkoen Preferente mailako lider (42), Idoya bigarrenarekin puntutara berdinduta. Altsasu zazpigarren da (16 puntu). Asteburuan Emakumezkoen Preferente Mailako lehen faseko hemezortzigarren jardunaldia, azkena jokatuko da. Sailkapenean bederatzigarren den Valle de Egües izango du aurkari Altsasuk, oraindik zehaztu ez den orduan.