Dantza ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2023ko mar. 7a, 09:59
'El Lago' dantza ikuskizunaren une bat. ENRIQUE FANTOVA / IORTIA

Martxoaren 11n, larunbata, 'El lago' LaMov konpainiaren ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean.

El lago LaMov dantza konpainia ospetsuaren lan bat da. Víctor Jiménez sortzaileak Errusiako balletaren paradigma berrikusi du erritmo, mugimendu eta argi arkitekturaren etengabeko ikerketa esperimentazioaren bitartez lengoaia urratzaile bihurtuz. Originaltasun eta lan fisiko handiko ikuskizuna da, eta dantzarien gorputza fisikoki, plastikoki eta interpretazioaren aldetik gainditzen dira. Ezinezko amodioaren tragedia dago oinarrian eta irudikatutako laku batean gertatzen da ekintza. Gizartea beltxarga txuriz osatutako laku baketsu batean irudikatzen ditu eta beltxarga beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzen saiatuko da.

Martxoaren 11n, larunbata, 19:30ean, LaMov konpainiaren El Lago-ren bertsioa izanen da Iortia kultur gunean. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.