Futbola

Erregionalean liderraren kontra ezin

Guaixe 2023ko mar. 7a, 12:24

Erregional mailako 20. jardunaldian Altsasu B-k ezin izan zuen Beti Onak B gainditu

Erregional mailako Altsasu B taldeak Beti Onak B liderra bisitatu zuen asteburuan Atarrabian. Bi taldeak parez pare hasi ziren baina 21. minutuan Beti Onakek gola sartu zuen. Hala ere, altsasuarrek ez zuten etsi. Bigarren zatian lehiak jarraitu zuen baina Beti Onakek partida kontrolatu zuen eta beste bi gol sartu zituen. 3 eta 0 irabazi zuen liderrak, eta Altsasu punturik gabe itzuli zen. 

Beti Onak B taldeak jarraitzen du Erregional mailako lider sendo (51 puntu). Altsasu B hamaikagarren da (19 puntu). Asteburuan Altsasu B-k sailkapenean zortzigarren den Berriozar hartuko du, Dantzalekun.