Isabel Agirrezabala lakuntzarraren komendia bat prestatu du Tarima Beltza taldeak eszenatokira itzultzeko. Sin salida antzezlana merkatal gune handi batean entzerratuta gelditzen diren bost lagunen istorioa kontatzen du. Ezezagunak izan arren, haien bizitzak kontatzen hasten dira egoera "dibertigarriak" eta "barregarriak" sortuz. Tarima Beltza antzerki taldeko kideek lanaren aurkezpenean adierazi zutenez, haiekin bat egiten dute pertsonaiak dira eta publikoak ere pertsonaiekin bat eginen dutela gaineratu zuten. Martxoaren 25ean, larunbata, mustuko dute Sin salida antzezlan berria.
'Sin salida' antzezlana
Sinopsia: Zer gertatuko litzateke igogailu bat matxuratzen bada eta lau pertsona itxita eta merkataritza gune bateko sotoan amaitzen badute? Aurrejubilatu batek, exekutibo batek, dibortziatu berri batek eta etxekoandre zoro samar batek ustekabeko gau bat biziko dute, eta ustekabekoren bat edo beste aurkituko dute...
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Isabel Aguirrezabala
- Zuzendaritza: Jon Barbarin
- Antzezleak: J. Manuel Herrero, Nahikari González, Jose Luis Liberal, Merche Herrera, Olibi Galparsoro, Pili Maldonado.
Emanaldia: Martxoak 25, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.
Sarrerak: 7 euro, Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.