Enpresa batzordeak deituta, Sunsundegui enpresako langileek egindako bilkuraren bidez asteartean lan istripua izan zuen langileari, familiari eta ingurukoei babesa eta elkartasuna adierazi diete. Horrekin batera, enpresa batzordeak exijitu du “beharrezko inbertsioak eta hobekuntzak egitea plantillaren segurtasuna bermatzeko, eta gertatutakoaren moduko istripuak atzera ere gerta ez daitezen”. Ezarri beharreko neurria “berehala” indarrean jartzeko exijitu du Sunsundeguiko enpresa batzordeak.