Haur eskolan plaza eskatzeko epea zabalik dago

Guaixe 2023ko mar. 10a, 11:16

Emakumezkoa haurrarekin Txirinbulo haur eskolaren ondoan. ARTXIBOA

Martxoaren 17ra arte hala egonen da. Eskaintza 2021, 2022 eta 2023. urteetan jaiotako haurrendako da.

Altsasuko Udalak jakinarazi du Txirinbulo udal haur eskolan plazaren bat eskatu nahi duten familiek www.altsasu.eus webgunearen bidez egin beharko dutela. Ezinezkoa bazaie, aurrez aurreko txanda eskatzeko aukera egongo da txirinbulohaureskola@altsasu.net posta elektronikoko helbidean edo 948 564 422 telefono zenbakian. Izena emateko hainbat agiri aurkeztu behar dira eta horiek aipatu e-postaren bidez bidali behar dira, edo eskolako postontzian utzi (gaia zehaztu). Ordainketa familiaren errenta aitorpenaren araberakoa izanen da, horren arabera udalak hainbat tarifa zehaztuta baititu. Udalak gaztigatu duenez, familiek hiru ordutegi dituzte aukeran haurrak Txirinbulon uzteko: 4, 6 eta 7 ordukoak. Udalak gogorarazi du haur eskolak jantoki zerbitzua duela. 

Matrikulaziorako epeak

  • Aurrematrikulazioa: martxoaren 6tik 17ra.
  • Onartuen behin-behineko zerrenda eta baremazioak: maiatzaren 9an.
  • Erreklamazioak: maiatzaren 9tik 12ra.
  • Behin-betiko zerrenda: maiatzaren 18an.
  • Matrikulazioen formalizazioa: maiatzaren 18tik 25ra.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Guraso(ar)en nortasun agiriaren fotokopia.
  • Familia liburuaren kopia (idatzita dauden orrialde guztiak) edo familia osaketa ziurtatzen duen dokumentua.
  • Lan bizitzaren kopia eta ikasten egonez gero, ikasketa ziurtagiria.
  • 2021eko errenta aitorpena (orri guztiak).
  • Errolda agiria (ama edo aita eta haurrarena).
  • *Baldintza bereziak: behar berezien agiria.