Alzheimerraren gaixotasunari buruzko prestakuntza

Guaixe 2023ko mar. 13a, 10:04
Alba Mozun Martin, kuxkurtuta lehena ezkerretik, Lanbide Heziketako Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza ikasten ari diren ikasleekin. AFAN

Martxoaren 14an, asteartea, Afan dementziaren bat duten pertsonen senideei informazioa, prestakuntza eta emozio babesa eskaintzen dizkien elkartearen prestakuntza saioa eginen du Altsasun.

Dementziaren bat duten pertsonen senideei informazioa, prestakuntza eta emozio babesa eskaintzen ditu Afan elkarteak. Prestakuntza saioak ere antolaten ditu eta banakako arreta nahi denerako eska daiteke ere. Martxoaren 14an, asteartea, 16:30ean, Alzheimerraren gaixotasunari buruzko prestakuntza hitzaldia antolatu dute Altsasuko osasun etxean. Saioa otsailaren 27an egitekoa zen, baina elurtearen ondorioz atzeratu behar izan zuten.