Rap tailerra eta egin salto!

Guaixe 2023ko mar. 13a, 13:12

Martxoaren 17an, ostirala, Rap Ezkutuak deitutako musika tailerra izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Martxoaren 18an, larunbata, Salting-era irteera eginen dute gazteek.

Rap Ezkutuak musika tailerra izanen da martxoaren 17an, ostirala, 18:00etatik aurrera, Intxostiapunta gazte gunean. Jarduera Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan dago eta Gazteria zerbitzuarekin elkarnalean antolatu dute.

Martxoaren 18an, larunbata, Intxostiapuntatik atera eta Salting-era txangoa eginen dute gazteek: Aita Barandiaran egoitzaren aurrean dagoen autobus geltokitik aterako dira 13:00etan, eta Altsasura itzultzeko busa 16:00etan atera da salto egiteko aretotik. Gutxi gora behera, 17:00etan iritsiko da herrira.