Zugardi Big Band taldearen kontzertua Altsasun

Guaixe 2023ko mar. 13a, 13:51
Zugardi Big Band taldea. UTZITAKOA / IORTIA

Martxoaren 18an, larunbata, 'Jazz Go' musika emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. Zugardi taldearekin batera Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ariko dira.

Zugardi Big Band taldeak Altsasuko Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean Jazz Go kontzertua Iortia kultur gunera ekarriko dute, Zugardi 2019. urtetik aurrera eramaten dun jazz musika zabaltzeko hezkuntza programari eskera. Jazz, swing, funky eta latin jazz dira kontzertuan entzunen diren estiloetako batzuk martxoaren 18an, larunbata, 19:00etan, Iortia kultur gunean.