'La amiga de mi amiga' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 13a, 14:22

Martxoaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Zaida Carmona zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Hogeita hamar urte izanik ere, hogei urte zituztenean bezala bizi dira, baina jada pasatu zaie promesa gazte bihurtzeko adina. Maitasunaz maiteminduta daude, baina, haren bilaketan, elkar suntsitzen dute, andregai ohiarengandik andregai ohiarengana eta harreman batetik bestera baitabiltza, noraezean. Popa eta autofikzioa atzeko oihaltzat hartuta eta erabat erreala den ez dakigun abeslari ezagun baten agerpenarekin, La amiga de mi amiga jolas bat da, Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasiko dena.

Fitxa artistikoa: Zaida Carmona, Rocío Saiz, Alba Cros, Thaïs Cuadreny, Aroa Elvira, Marc Ferrer.

Emanaldiak:

  • Martxoak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
  • Martxoak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian.

Sarrerak:
Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.

  • Aldez aurretik erositakoak: 3,5 euro.
  • Txarteldegian: 4,5 euro.

Hizkuntza: Gaztelania.