'El caftán azul' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 13a, 14:46

Martxoaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Maryam Touzani zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Halimek denbora asko darama Minarekin ezkonduta, eta kafe-denda tradizional bat kudeatzen dute Saleko medinan, Marokoko zaharrenetako batean. Bikotea betidanik bizi da Halimek ezkutatzen ikasi duen sekretu batekin, baina Minaren gaixotasunak eta gazte bat dendara iristeak arriskuan jarriko dute oreka hori. Maitasunak lagunduta, nork bere beldurrei aurre egiten lagunduko dio besteari.

Fitxa artistikoa: Saleh Bakri, Lubna Azabal, Ayoub Messioui.

Emanaldiak:

  • Martxoak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian.
  • Martxoak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aldez aurretik erositakoak: 4,5 euro.

Hizkuntza: Gaztelania.