Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágirmas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute IruñaRock jaialdairen bosgarren edizioko kartela. Gainera, jaialdiak NMC Navarra Musica Commissionek babestutako eszenatoki berria mustuko du eta zortzi talde nafarren emanaldiak izanen dira bertan, tartean, Deserrite sakandarra. Haiekin batera, Cobardes, Javi Robles, Corrosive, Katanga Dub, La Sonrisa Metálica, Lilo eta Mdr Madurga ariko dira talde nafarrak bultzatzeko sortutako ekimen honetan. Deserrite martxoaren 31n joko du. Martxoaren 31n ere eszenatoki nagusian, Kaotiko eta La Topadora taldekide sakanarrak dituzten taldeak ariko dira.
Azken sarrerak IruñaRock jaialdiaren webgunean eros daitezke.