fUTBOLA

Erregionalean Altsasu punturik gabe

Guaixe 2023ko mar. 14a, 11:08

21. jardunaldian Altsasuk ezin izan zuen Berriozarren kontra

Erregional mailan 21. jardunaldian Altsasu B taldeak Berriozar hartu zuen Dantzalekun. Partida maldan gora jarri zitzaion Altsasuri Berriozar 20. minutuan aurreratu zenean, baina altsasuarrak behin eta berriz saiatu ziren eta atsedenaldira banakako berdinketarekin joan ziren Joaquin Angelek 45. minutuan sartutako golari esker. Bigarren zatian bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren eta partida gogortu zen. 75. minutuan Berriozarrek bigarren gola sartu zuen eta nahiz eta Altsasu saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta eta 1 eta 2 galdu zuen Altsasuk. 

Erregional mailako laugarren multzoko liderra Beti Onak B da (54 puntu). Eta Altsasu hamabigarren da (19 puntu). Datorren jardunaldian sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den San Fermin ikastolaren kontra jokatuko dute altsasuarrek.