Emakumezkoen Preferente Mailako Lehen faseko hemezortzigarren eta azken jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Altsasuk 1 eta 0 galdu zuen Valle de Egües taldearen kontra Sarrigurenen jokatu zuen partidan. Bi taldeak parez pare borrokatu ziren, baina 60. minutuan Egües aurreratu zen eta Altsasuk ez zuen jakin egoerari buelta ematen.
Sailkapenean Mutilvera B izan da liderra (45 puntu) eta Altsasu hamar postuetatik zazpigarrenean sailkatu da (16 puntu). Aurki bigarren fasea abiatuko da.