Taekwondoa

Leire Etxanizen brontzea Eindhovenen

Guaixe 2023ko mar. 20a, 12:04

Rania Mabchour, Saray Agudo eta Leire Etxaniz, Gerardo Montero irakaslearekin, Eindhovenen.

Bargagain klubeko hiru taekwondistek parte hartu zuten Eindhovengo Nazioarteko Openean, Gerardo Montero irakaslearekin

Bargagaingo Leire Etxaniz Claverrek, Rania Mabchourrek eta Saray Agudok Eindhovengo Nazioarteko Openean parte hartu zuten. Azkeneko biek ez zuten lehen erronda gainditu, baina Etxanizek aurrera egin zuen eta brontzezko domina lortu zuen. Klub txikia da Bargagain, eta halako txapelketetan lehiatzeko egindako ahalegina handia da.