Irakurketa eta idazkera saioak Nerea Baldarekin

Guaixe 2023ko mar. 20a, 09:53

Martxoaren 21ean eta 28an, astearteak, 'Uholdeak: Materialak amatu' programaren barruan zaintzaren inguruko irakurketa eta idazkera tailerrak gidatuko ditu idazle irurtzundarrak, Iortia kultur gunean.

Nafarroan arte garaikidea zabaltzea ez ezik, Uharte zentroko Uholdeak programaren helburuetako bat arte diziplina artekotasuna ere bada, eta aurten Materialak amatu arte proposamenaren barruan, Amatasuna, zaintza eta afektuei buruzko irakurketa eta idazketa tailerr eginen dira. Nerea Balda idazle eta Altsasuko institutuko irakasle irurtzundarra izanen da gidari eta zaintzak eragiten duenari buruzko argitalpen berrietako pasarteetan oinarrituta gogoeta egitera eta idazki intimo eta kolektiboak sortzera bultzatuko du. Bi saio izanen dira: martxoaren 21ean eta 28an, astearteak, 17:30etik 19:00etara, Iortia kultur gunean. Bi saioak euskaraz izanen dira, doakoak. Informazio gehiago eta izena ematea biblials@navarra.eus epostan.

Martxoaren 21ean ere, Natalia Isla Materialak amatu arte garaikideko erakusketaren komisarioak bisita gidatua eginen du.