Altsasuko Gazteria zerbitzuak martxoaren 24 eta 25eko astebururako bi ekimen berri antolatu ditu. Martxoaren 24an, ostirala, Traitors cluedo antzeko jolasa eginen dute. Hilketa bat egon da eta gazteek ikertu beharko dute, 18:00etatik aurrera, Intxostiapunta gazte gunean.
Martxoaren 25ean, larunbata, Intxostiapuntatik Iortia kultur gunera joanen dira gazteak, eta bertan Musas y Fusas taldearen Más iguales, más libres musika emanaldiaz gozatuko dute. Olaia Olaverri eta María Suberviola dira emanaldiko musikariak eta bi ahots, gitarra, teklatu, biolina eta perkusiaren bidez eta ironia eta umorearekin emakumearen papera gizartean hausnartuko dute. Hori guztia abesti ezagunen cover-en bitartez, baita haiek sortutako kantekin ere.
Musas y Fusasen emanaldia Altsasuko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8aren Emakume Langileen egunaren harira antolatutako programaren barruan dago. Sarrerak Iortia kultur guneko txarteldegian edo Intxostiapunta gazte gunean eskura daitezke, doan.