Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren musika herrialdean zehar zabaltzeko helburuarekin, Sinfonika Nafarroan emanaldia zenbait herritan eginen du orkestrak eta martxoaren 24an, ostirala, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Federico Jusid zuzendaritzapean Alberto Ginastera konpositorearen Arpa eta orkestrarako, op.25 akordeirako bertsioan eta Federico Jusiden Fantasy on The English - Love Theme eta Bidaia, arkordei eta orkestrarako piezak interpretatuko ditu orkestrak. Iñaki Alberdi izanen da akordeoilaria. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eros daitezke, 10 eurotan.