Futbola

Erregional mailan San Fermin ikastola Altsasu baino gehiago izan zen

Guaixe 2023ko martxoaren 21a

Altsasuarrek ez zuten punturik bildu

Erregional mailako laugarren multzoan 22. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Altsasu B taldeak San Fermin ikastola izan zuen aurkari Sarrigurenen. Zizurko ikastolakoak hasieratik gailendu ziren eta errenta ederra atera zuten, 3 eta 0 aurreratu baitziren. 80. minutuan Jon Lopez de Goikoetxeak altsasuarren gol bakarra sartu zuen eta 3 eta 1 hurbildu ziren gorritxoak, baina azken minutuan San Fermin ikastolakoen golak markagailua aldatu zuen eta 4 eta 1 galduta itzuli zen etxera Altsasu B taldea. 

Erregional mailako laugarren multzoan Beti Onak B taldeak jarraitzen du lider (57 puntu). Altsasu B hamabigarren da (19 puntu). Asteburuan Altsasu B taldeak sailkapenean seigarren den Kirol Sport hartuko du Dantzalekun.