'El hijo' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 20a, 14:52

Martxoaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Florian Zeller zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Emma bikote berriarekin eta bere haurtxoarekin bizi da Peter, eta bere bizitza kaos bihurtuko da Kate emazte ohia bere seme nerabearekin, Nicholas, berriz agertzen denean.Nicholas gazte problematikoa da, eta zaila da harekin komunikatzea, oldarkorra eta hotza delako. Gainera, eskola utzi berri du.

Fitxa artistikoa: Hugh Jackman, Laura Dern, Vanessa Kirby, Anthony Hopkins, Zen McGrath, William Hope, Akie Kotabe, Danielle Lewis, Nancy Baldwin, Reza Diako, Julia Westcott-Hutton, Rene Costa, Kenny-Lee Mbanefo, Patrice Bevans, Hugh Quarshie, Joakim Skarli, Isaura Barbé-Brown, Erick Hayden.

Emanaldiak:

  • Martxoaren 23an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Martxoaren 26an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Prezioa:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aldez aurretik erositakoa: 4,5 euro.