'Saint Omer' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 20a, 15:00

Martxoaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Alice Diop frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Saint Omerreko epaitegia. Rama gazte eleberrigile gaztea Laurence Colyren epaiketara joan da. Laurence Colyri 15 hilabeteko alaba hil izana leporatzen diote, Frantziako iparraldeko hondartza batean marea goian zegoela bakarrik uzteagatik. Baina epaiketak aurrera egin ahala, akusatuaren hitzek eta lekukoen lekukotzek Ramaren konbikzioak zalantzan jarriko dute, baita epaiketa bera ere.

Fitxa artistikoa: Kayije Kagame, Guslagie Malanga, Valérie Dréville, Aurélia Petit, Xavier Maly, Robert Cantarella, Salimata Kamate, Thomas De Pourquery, Ege Güner, Atillahan Karagedik, Fatih Sahin, Salih Sigirci, Lionel Top.

Emanaldiak:

  • Martxoak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.
  • Martxoak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aldez aurretik erositakoa: 4,5 euro.