Saskibaloia

CBASK-en, denetatik

Guaixe 2023ko mar. 23a, 10:00

Maila Interautonomikoan garaipena lortu zuen Narum CBASK taldeak, baina Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan eta Emakumezkoen Lehen Senior Mailan talde altsasuarrak ez ziren gailendu

Bigarren Maila Interautonomikoan Narum CBASK taldeak garaipenaren bidean jarraitzen du, Buenos Aires Liceo Monjardin taldeari, etxean, 55 eta 49 irabazi eta gero. 
Sailkapenean Navasket taldeak jarraitzen du lider (37 puntu), eta Narum CBASK-ek seigarren jarraitzen du (31 puntu). Marsuaren 25an, larunbata, talde altsasuarrak Navasket liderra hartuko du Zelandin, 17:50ean hasiko den partidan. Ea garaipen boladak segida duen eta talde altsasuarrak liderra estutzen duen. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan CBASK Ifuel taldeak porrot gogorra jaso zuen lidergoa lortzeko borrokan zegoen Valle de Egües C taldearen kontra. 71 eta 37 galdu zuen talde altsasuarrak, ahazteko moduko partidan. Altsasuko taldeari irabazi eta gero, Valle de Egües C da lider berria (38 puntu) eta CBASK Ifuel taldeak sailkapenean hirugarren den Navasket SM´new taldea hartuko du Zelandin, 16:00etan hasiko den partidan. Altsasuarrek partida zaila dute aurretik. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bigarren fasean dago CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea, eta asteburuan bosgarren jardunaldia jokatu zuen Navasket SF´old taldearen kontra, larunbatean. Partida lehiatuan, Navasket gailendu zen, 44 eta 56. Sailkapenean CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldea da liderra (16 puntu). Asteburuan, hirugarren jardunaldian Ega Perfil Oncineda taldearen kontra atzeratutako partida jokatuko dute altsasuarrek. Partida marsuaren 24an jokatuko da, ostiralean, 20:15ean, Lizarran.