Ernairen hamargarren urteurrena

Guaixe 2023ko mar. 21a, 10:40

2022ko Ernairen Gazte Martxa. ARTXIBOA

Martxoaren 25ean, larunbata, 'Sakanatik ari gara dena aldatzen' lelopean gazte antolakundearen urteurrena ospatu eta Gazte Topagunearen aurkezpena eginen dute, Altsasun.

Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak hamar urte betetzen ditu, eta martxoaren 25ean, larunbata, hamargarren urteurrena ospatzeko Sakanako Ernairen topaketa izanen da Altsasun, Sakanatik ari gara dena aldatzen lelopean. 11:00etan borroka tailerra eginen dute, ondoren, 14:30ean, bazkarian elkartuko dira gazteak. Bazkarian izena emateko Sakanako Ernairen sare sozialetara idatzi edo militanteei esan behar zaie. Bazkariaren ondoren apirilaren 6tik 9ra Elorrion eginen duten Gazte Topagunearen aurkezpena eginen dute eta mural margoketa eginen dute, 17:30ean.