Altsasuko Mendigoizaleekin mendira

Guaixe 2023ko mar. 21a, 12:54

Martxoaren 26an, igandea, Altsasuko mendizaleek Ulibarri Otzamendi ibilbidea eginen dute.

Martxoaren 26an, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak mendi taldea egoitzan (Erkuden kalea, 8 zenbakia) 08:00etan elkartuko dira kotxez Ulibarrira joateko. Bertatik Otzamendira joanen dira Katusarte, Harana eta Lanatik pasatzen. Behin Otzaurten buelta Iturzabal eta Cristobaletik eginen dute.