Hilabete elkartasun azokarako

Guaixe 2023ko mar. 23a, 09:54
Sakana Harrera Haranako Juan Pedro Higuero eta Josu Rubio eta kuklturartekotasun teknikari Begoña Zestau.

Sakana Harrera Haranako kideak egoera onean dauden objektuak biltzen ari dira Erkuden kaleko 8. zenbakian. Jasotakoa elkartasun azokan salgai jarriko dute apirilaren 23an.

Garai batean Sociedad Deportiva taberna zeneko ateak ostiralero,10:00etatik 13:00etara, ateak zabaltzen dituzte Sakana Harrera Haranako kideek. Eta hala eginen dute apirilaren 14ra arteko ostiraletan. Sakana Harrera Haranako kideak egoera onean daude objektuak jasotzen ari dira pitteka-pitteka. Azaldu dutenez, “etxean ditugun, erabiltzen ez ditugun eta egoera onean dauden arropak, jostailuak, bitxiak, oinetakoak, maindireak eta abar jasotzen ditugu”. Jasotako guztia apirilaren 23an eginen den elkartasun azokan salgai jarriko dute. 

Antolakuntzan ere Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzua dago. Bakarren batek ostiraletan materiala eraman ezin badu, zerbitzuarekin harremanetan jarri eta nola eman zehaztuko dute. Horretarako, 648 070 710 telefonora hots egin edo anitzartean@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatzi behar da.