Aisialdiko begiraleak eta zuzendaritza kontratatzeko poltsa osatuko du udalak

Guaixe 2023ko api. 5a, 11:43

Haurrak Aisiaz Blaiko jarduera batean. ARTXIBOA

Lan poltsaren indarraldia bi urterako izanen da: 2023ko garagarrilaren 1etik 2025eko maiatzaren 31a arte.

Altsasuko Udalak langileen zerrenda bat egiteko hautaketa prozesua eginen du. Haren bidez udalak berak aisialdi eskaintzetarako begiraleak eta zuzendaritza kontratatzeko. Lan poltsaren parte izan nahi dutenek beraien eskaerak apirilaren 11tik 21era aurkeztu beharko dituzte udaletxean edo Altsasuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.