Txirrindularitza

Ekain Imazen garaipena Zarauztarra Sarian

Guaixe 2023ko mar. 27a, 11:00
Ekain Imaz, Zarauzko lasterketako helmugara bakarrik iristen. MARTIN EARLY

Quesos Albeniz taldeak denboraldi hasiera bikaina izan du. Emakumeak txukun Igartza Sarian

Ekain Imazek (Quesos Albeniz) irabazi zuen marsuaren 18an jokatutako kadeteen 32. Zarauztarra Saria (45,5 km), helmugara bakarrik helduta (1:05:05). Luca Martinez (Sakana Group-Alea) 6. sartu zen, Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 15., Erik Laiglesia (Sakana Group-Alea) 27., Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 70. eta Oihan Gorriti (Sakana Group-Alea)107. 

Bestalde, emakumeek, III. Igartza Saria izan zuten jokoan. Kadeteetan Ecologicos Navarra Beratxa taldeko Ane Berastegi 24. sailkatu zen, Ane Beltran de Heredia 31., Siets Goikoetxea 49. eta June Etxeberria 57.