Euskararen erabilerari buruzko eztabaida taldea osatuz

Guaixe 2023ko mar. 24a, 08:59

Martxoaren 28an, asteartea, ADG Investigación enpresak eginen duen hizkuntzaren erabilera ikertzeko eztabaida taldea osatzeko gazteak behar ditu. Ordainsaria egonen da.

Nafarroan euskararen erabilerari buruzko eztabaida talde batean parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteak gazteen bila ari da ADG Investigación Merkatu Azterketen enpresa. Eztabaida taldea Intxostiapuntan eginen da, martxoaren 28an, asteartea, 18:00etan, eta 90 eta 100 minutu tartean iraunen du. Parte hartzeko ezinbesteko baldintzak euskara jakitea eta Sakanan bizitzea dira eta parte hartzen duten gazteek 35 euroko ordainsaria jasoko dute. Izena emateko 608 617 778 zenbakira mezu bat bidali behar da.