automobilismoa

Juanezek eta Olmosek Goierriko Rallysprinta despeditzea lortu zuten

Guaixe 2023ko mar. 27a, 12:06
Asier Juanez eta Josu Olmos, Goierriko Rallysprintean. AITOR DEL OLMO

Askargortak eta Galarzak ezin izan zuten rallysprinta bukatu

Marsuaren 18an, larunbata, VIII. Goierriko Rallysprinta jokatu zen. 54 taldek parte hartu zuten guztira, eta guztiek Zaldibian hasi, Gaintza igo, Larraitzeko bidegurutzetik Zaldibiara jaitsi eta Lazkaomenditik Lazkaora heltzen zen 16,85 kilometroko zirkuituari lau pasada egin behar izan zizkioten. 

Azkarrenak Aingeru Castro pilotua eta Alaitz Urkiola kopilotua izan ziren (Mitsubishi Evo X R4) 38:34.337 minutuko denborarekin. Sakana Motorsport taldeko Asier Juanez eta Josu Olmos (Renault Clio Sport) 21. sailkatu ziren (47:40.751). Aipatzekoa da 54 taldeetatik 27k proba utzi behar izan zutela, Iker Askargorta pilotuak eta Iñigo Galarza kopilotuak tartean, hirugarren pasadan matxura izan eta gero.