Bargagainera

Guaixe 2023ko mar. 27a, 12:48

Apirilaren 16an, igandea, Bargagaingo Igoera Nafarroako Trail Txapelketaren barruko proba izanen da Altsasun.

Bargagaingo Igoera Izelai Hotel Sari Nagusia jokatuko da apirilaren 16an, igandea, 10:00etatik aurrera, Foru plazatik. Helmuga Bargagaingo gurutzea izanen da, eta proba Nafarroako Trail Txapelketaren barruan egonen da. Bi lasterketa izanen dira: luzea 23 kilometrokoa eta laburra 14 kilometrokoa.

Izena ematea dagoeneko zabalik dago rockthesport.com webgunean eta lasterketaren luzeraren arabera federatuek luzerako 18 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuak 21 euro eta laburrean federatuek 12 euro eta ez federatuek 15 euro. Dantzaleku Sakana klubak antolatutako proba da.