Musikarien lehen kontzertua

Guaixe 2023ko mar. 27a, 12:54

Martxoaren 29an, asteazkena, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Musika ikasketen helburuetako bat musika erakustaldiak egitea da ikasleak instrumentuarekin zein ahotsarekin kontzertuak ematera eta publikoaren aurrean jotzera ohitzeko. Hortaz, martxoaren 29an, asteazkena, 18:30ean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako musika ikasleen Nire lehen kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian har daitezke.