'Las que limpian' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 27a, 13:19

Apirilaren 1ean, larunbata, A Panadíaren Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalarekin koprodukzioan egindako lanaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

A Panadía konpainia ezaguna da Altsasun. Aurreko urtean Elisa y Marcela lanarekin izan ziren Iortia kultur gunean arrakastan handia lortuz eta aurten, apirilaren 1ean, larunbatean, Las que limpian antzezlanarekin izanen da. Lana Espainiako Zentro Dramatiko Nazioanalarekin egindako koprodukzio bat da.

Las que limpian antzezlana

Sinopsia: Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta pertsonen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena. A Panadaria-ren sortzaileek galdera hauek egiten dituzte: Posible al da lan honi balioa handitzea eta generotik aldentzea? Ba al dago turismo iraunkorrik? Nork garbitzen du garbitzailearen etxea? Pertsona batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta beste batzuek hilean bostehun garbitzen dituzte. As que limpan-ek ez du garbiketako langileez bakarrik hitz egiten, emakumeez eta egunero ibiltzen garen zoru bustiaz hitz egiten du.

Fitxa artistikoa:

  • Sormena eta interpretazioa: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman
  • Laguntza dramatikoa: Paula Carballeira
  • Jatorrizko musika: Ailén Kendelman
  • Karakterizazioa eta jantziak: Esther Quintas
  • Jostundegia: Beatriz Novas, Marta Ferrer
  • Eszenografia: Beatriz de Vega
  • Eszenogafria laguntzailea: Daniela Rodas
  • Argiztapena: Del Ruiz
  • Hizkuntza aholkularitza eta itzulpena: Rosa Moledo
  • Mugimendu ahokularitza: Clara Ferrão
  • Begi majikoa: Sara Rodríguez
  • Produkzioa: Ailén Kendelman
  • Produkzio eta dokumentazio laguntzailea: Celina F. Ponte
  • Irudi grafikoa: Carla Berrocal
  • Bideoa: Álex Penabade
  • Trailerra: Lucía Estévez
  • Argazkia: Pilar Abades, Leticia T. Blanco

Emanaldia: Apirilak 1, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: 15 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.