Erdiz Bizirik plataformaren hitzaldia

Guaixe 2023ko mar. 27a, 13:44
Erdiz Bizirik plataformaren manifestazio bat Baztanen. ERRAN.EUS

Martxoaren 31n, ostirala, Baztango Erdizen MAGNAk egin nahi duen harrobiaren aurkako eta landa eremuaren aldeko plataformaren solasaldia izanen da Altsasun.

Erdiz Bizirik Baztango Erdizeko herri-bazkalekuan MAGNAk egin nahi duen harrobiaren aurkako eta tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren aldeko plataforma bat da. Martxoaren 31n, ostirala, 18:30ean, Iortia kultur gunean Lurraren osasun, gure etorkizuna kanpainaren barruan solasaldi informatiboa eginen du, eta apirilaren 22an, larunbata, Iruñean eginen duen manifestaziora joateko deialdia luzatuko du.