Munduko gastronomia Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko mar. 27a, 14:40

Apirilaren 1ean, larunbata, Nazioarteko Gazte Astearen harira munduko sukaldaritza tailerra eta dastaketa izanen da gazte agendaren barruan.

Nazioarteko Gazte Astea ospatuko dute Altsasuko Intxostiapunta gazte gunen tailer berezi batekin: Munduko sukaldaritza. Apirilaren 1ean, larunbatea, 18:00etatik aurrera izanen da. Parte hartzeko 1,5 euro ordaindu behar da.