'Bajo terapia' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 28a, 09:33

Martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 2an, osteguna, ostirala eta igandea, Gerardo Herrero zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Hiru bikote talde-terapia berezi batera joan dira. Psikologoak hainbat jarraibide utzi dizkie gutun-azaletan sartuta, eta bikotekideek elkarren artean aztertu eta landu beharko dituzte jarraibide horiek. Proposatutako mekanikak guztiek beren iritzia eman, eztabaidatu eta, azkenean, diren bezalakoak izatera bultzatzen ditu. Umorea tresna nagusitzat hartuta, topaketa korapilatzen joango da.

Fitxa artistikoa: Malena Alterio, Alexandra Jiménez, Fele Martínez, Antonio Pagudo, Eva Ugarte, Juan Carlos Vellido.ç

Emanaldiak:

  • Martxoak 30, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian.
  • Martxoak 31, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian.
  • Apirilak 2, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna: 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoak: 4,5 euro.

Sariak:

  • 2023ko Malagako Jaialdiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia.

Hizkuntza: gaztelania.