Areto futbola

Erregionalean Altsasuk ezin izan zuen Kirol Sport eutsi

Guaixe 2023ko mar. 28a, 10:45

Erregional mailako 23. jardunaldiak ez zuen Altsasun punturik utzi

Igandean, marsuak 26, Altsasu B taldeak Kirol Sport hartu zuen Dantzalekun. Erregional mailako 23. jardunaldia zegoen jokoan, eta bi taldeak gogotsu atera ziren zelaira. Kirol Sport izan zen markagailuan aurreratzen lehena, 22. minutuko zorigaiztoko jokaldi batean Altsasuk ate propioan gola sartu eta gero. Garaipenak airea eman zion Orkoiengo taldeari, eta 32. minutuan bigarren gola sartu zuten. Altsasuk ez zuen behera egin eta 3 minutu beranduago Beñat Mendezek Altsasuren lehen gola sartu zuen. 1 eta 2 hurbilduta, partidan bete betean sartu zen Altsasu. Eta lehen zatia bukatzear zela, 44. minutuan, bina berdindu zuen Jon Plissonneauk. 

Bigarren zatian berdinketa apurtzera atera ziren bi taldeak. Aukerak sortu zituzten, baina binako berdinketak jarraitzen zuen. 76. minutuan Oronozek Kirol Sporten aldeko gola sartu arte. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina partida bukaera aldera Oronozek Kirol Sporten laugarrena sartu zuen eta ez zen egon gehiagorako tarterik. Beraz, 2 eta 4 galdu zuen Altsasuk Kirol Sporten kontra. 

Beti Onak B taldeak jarraitzen du Erregional mailako laugarren multzoko lider (60 puntu). Altsasu B hamabigarren da (19 puntu). Datorren jardunaldian sailkapenean laugarren den San Jorgeren kontra jokatuko du Altsasu B-k, Sanduzelain.