Futbola

Kopako bigarren partidan jipoi ederra jaso zuen Altsasuk

Guaixe 2023ko mar. 28a, 11:27

Emakumezkoen Kopa Autonomikoan Universidad de Navarra izan zuen aurkari Altsasuk

Asteburuan Emakumezkoen Kopa Autonomikoko bigarren jardunaldia jokatu zen eta Universidad de Navarra izan zuen aurkari Altsasuk, Iruñean. Partida parez pare hasi zuten bi taldeek. 5. minutuan Universidad aurreratu zen, baina 2 minutu beranduago Maddi Mariñelarenak bana berdindu zuen. Hortik aurrera, ordea, Universidad de Navarrak aginte makila hartu zuen eta gol aukerak eta golak lortu zituen bata bestearen atzetik. Azkenean, 7 eta 1 irabazi zion Altsasuri. 

Emakumezkoen Kopa Autonomikoko taldeen lehen fasean bederatzi jardunaldi jokatuko dira guztira. Bigarren multzoko liderra Amigo taldea da (6 puntu). Altsasu bederatzigarrena da, punturik gabe, orain arte jokatutako bi partidak galdu baititu. Apirilaren 1ean, larunbata, Altsasuk Gazte Berriak taldea hartuko du Dantzalekun, 16:15ean.